INTERNATIONAL
BIRD RINGING PHOTO CONTEST
INTERNATIONAL
BIRD RINGING PHOTO CONTEST
BIGARREN EDIZIOA - 2025!
IBRPC-ko bigarren edizioa irekitzen dugu. Begiratu oinarriak eta bidali zure argazkiak. Aurten irabazitako eta finalistako argazkiekin egutegi bat egingo da.
INTERNATIONAL BIRD RINGING PHOTO CONTEST Aranzadi Zientzia Elkarteko Eraztuntze Bulegoak antolatutako argazki-lehiaketa bat da. Naturan ateratako argazkien lehiaketa honek hegaztien eraztunketa zientifikoaren ituak, ikuspuntua eta baloreak zabaltzea du helburu, era berean, bizidun talde honen ezagutza eta kontserbazioa sustatuz.
Naturan behatutako eta edozein identifikazio-marka duten (metalezko, kolorezko edo urrutira irakurtzeko eraztunak, lepokoa, hegal-banda, etab.) edo telemetria bidezko jarraipena egiteko gailua daramaten (GPS-a, irrati-trasmisorea, etab.) hegazti espezie basatien argazkiak bilatzen ditugu. Argazkiek teknikoki eta estetikoki, kalitate handia izan behar dute. Marka horien bitartez jarraipen eta kontserbazio historia bat kontatzen diguten hegaztiak; eraztunketaren zergati eta helburuak kontatzen dizkiguten hegaztiak azken finean.
Argazkia: Gorka Valdés - Instagram: @gorka.valdes