Corella, 1977. Nazio eta nazioarteko argazki-lehiaketetan 100 sari baino gehiago jaso ditu, 2019an 'European Wildlife Photographer of the Year', esaterako. AEFONAko (Espainiako Natur Argazkilarien Elkartea) 'bazkide nabarmena' da. Hainbat komunikazio eta dibulgazio argitalpenetan laguntzen du, besteak beste, National Geographic, Wildlife Magazine, Science Magazine, The Times, The Guardian, The Telegraph, Condé Nast Traveler, Cambridge University, El País eta GEO aldizkarietan. Hogei bat erakusketa indibidual eta kolektibo antolatu ditu eta naturako argazkiei buruzko hainbat liburu argitaratu ditu.
Barcelona, 1958. Natura, kontserbazio eta bidaietako argazkilaria da. Diseinu grafikoan lizentziatua (1980). Bere argazki-proiektuetan galzorian dauden espezieak izaten dira helburu, hala nola, elurretako lehoinabarra, Pirineotako hartz arrea, hiriko belatz handia edo gabai balearra; era berean, planetako urruneko eremuetako ondare naturala eta kulturala ere lantzen ditu. Askotan, kontserbazionistekin edo zoologiekin elkarlana egiten du. Dozena bat liburu argitaratu ditu. Bere argazkiak eta idatziak hainbat aldizkaritan argitaratu dira, besteak beste, National Geographic, BBC Wildlife, Terre Sauvage eta GEO. DEPANA eta AEFONA GKEko bazkide-sortzailea da eta natura errespetatzen duten argazkiak egitearen alde egiten du.
Donostia/San Sebastián, 1980. Biologian doktorea (2008) eta Aranzadiko Eraztuntze Bulegoko zuzendaria (2007). EURING-eko idazkari nagusia. Bere ibilbide profesionalaren atal garrantzitsua kalitate handiko eraztunketa sustatzea da, prestakuntza-trebakuntza, datuen kudeaketaren hobekuntza, emaitzen erabilera eta argitalpena barne, betiere hegaztien ezagutza eta kontserbazioaren zerbitzuan. Naturaren argazkigintzan afizionatua (hegaztiak bereziki).