Gaia eta esparrua.
Lehiaketako gaiak, 'eraztunketa zientifikoaren' testuinguruan markatutako basa-hegaztiak bakarrik jasotzen ditu. Honek, aintzatetsitako eraztuntze bulego batetako eraztun metaliko ofizialak (Europako kasuan, EURING-i esleitutako bulegoak), hegal-markak, idunekoak, irrati-igorgailuak, GPS-ak etab. barne hartzen ditu. `Proiektuak' kategoriatik kanpo, ez da eskutan dagoen hegaztien argazkirik onartuko.
Nazioarteko esparrua duen lehiaketa da.
Iraupena.
Argazkiak bidaltzeko azkeneko eguna 2025ko irailaren 19a izanen da (23:59h, CET). Sariak, 2025ko urrian banatuko dira. Saria jaso duten argazkiak zeintzuk izan direnaren berri egun batzuk lehenago emanen da.
Parte-hartzaileak.
Mundu osoko argazkilariek parte hartu dezakete, profesionalek zein zaleak.
Antolakuntzako kideek ezin dute lehiaketan parte hartu (Eraztuntze Bulegoko soldatapeko langileak); epaimahaia osatzen duten pertsonen familiakoek ere ezin dute parte hartu.
Egile bakoitzak kategoriako gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izanen ditu.
Lehiaketan parte hartzeko, argazkia bakoitzarekin batera, informazio hau jasotzen duen dokumentua bidali behar da: artxiboaren izena, lanaren titulua, ze kategoriatan aurkezten den (orokorra, kontserbazioa, artistikoa, proiektuak), argazkia ze herrialdetan egin den. Ahal denetan, markatutako hegaztiaren historia azaltzen duen testua ere bidali behar da. 'Proiektuak' kategorian, azalpen testu hau nahitaezkoa da. Bestalde, argazkiaren egileak bere datu pertsonalak ere bidali behar ditu: izena, abizenak, kontakturako telefonoa, helbide elektronikoa.
Argazkiak eta atxikitako dokumentazioa helbide elektroniko honetara bidali behar dira: ibrpc@aranzadi.eus
Alderdi etikoak.
Hegaztiak erakartzeko apeu-biziak erabili badira, ez da argazkia onartuko.
Epaimaiak irudikatutako hegaztiaren argazkia lortzeko bere ugalketa, superbizipena, jokabide arrunta edo habitataren kontserbazioa arriskuan jarri dela edo hegaztien ongizatea errespetatu ez dela ussmatzen badu, argazki hori(ek) baztertuko d(ir)a.
Kategoriak.
Lehiaketan parte hartzen dutenek kategoria hauek dituzte:
Orokorra.
Kontserbazioa.
Artistikoak.
Proiektuak.
Xehetasun gehiagorako, ikus 'kategoriak' atala.
Sariak.
Kategoria bakoitzean irabazle den argazkiak saria izanen du. Xehetasun gehiagorako, 'Sariak' atala ikusi.
Sariek dagokien zerga-tratamendua izanen dute.
Argazkien baldintza teknikoak.
Formatu digitalean egindako koloretako argazkiak bakarrik onartzen dira. Artxiboak JPG formatuan aurkeztu behar dira, Adobe 98 kolore-espazioan, alboko tamaina handiena 1920 px dutela eta 72 ppp-ko erresoluzioan, horizontala.
Ez da adimen artifiziala erabilita egindako argazkirik onartuko, ez eta esposizio bikoitza dueenik. Edizio maila minimoaz (distira, kontrastea, mailak, kurbak, zarata gutxitzea edo izpiak garbitzea) haratagoko moldatutako argazkiak ere baztertuko dira.
Antolakuntzak argazki finalisten kamerako RAW artxibo originala eta kalitate altuko artxiboa eskatuko ditu. Fitxategi hauek jasotzen ez badira, lana deskalifikatuko da.
Egile eskubideak eta oinarrien onarpena.
Parte hartzaile bakoitzak, lehiaketara aurkezten duen argazki bakoitzaren egile-eskubideen titular bakarra dela aitortu eta bermatzen du. Hortaz, inolako konpromiso edo kargarik ez duela adierazten du, ez eta Erakundeari edo hirugarrenei dagozkien eskubideen aurkako konpromisorik edo kargarik ere. Honi dagokiola, Antolakuntzaren aurrean, parte hartzaileak hirugarrenen alde izan ditzakeen diru-karga guztien eta betebehar horiek ez betetzeak eragindako ekintza, erreklamazio edo gatazken ondoriozko erantzunkizuna bere gain hartzen du.
Saria irabazten duen argazki batek aurretik aipatutako araudiaren eskakizun guztiak betetzen ez baditu, Antolakuntzak deskalifikatzeko eskubidea izanen du eta finalista suertatu diren beste argazkien artean epaimahaiak beste bat aukeratuko du.
Parte hartzaileek, lehiaketa honetan parte hartuta, baldintzarik gabe, azaldutako oinarri guztiak onartzen dituzte. Era berean, epaimahaiak oinarri hauekin erlazionatutako edozein auzi betearazteko hartutako erabakiak ere onartzen dituzte.
Aitortutako eskubideak.
Lehiaketan parte hartzeak, saridun zein finalistek euren argazki-lanak edozein euskarritan erreproduzitzeko eta https://www.ibrpc.eus webgunean argitaratzeko eskubidea Antolakuntzaren gain modu ez-esklusiboan uztea dakar, betiere egilea aipatuz da eta lehiaketa sustatzea helburu izanik. Antolakuntzak argitalpen digitalak bidaltzen baditu, erresoluzio baxuan izanen da eta egilearen edota lehiaketaren izena bertan agertuko dira. Prentsara bidaltzen direnean, argazkiak lehiaketaren berri emateko bakarrik erabili daitezkeela, egilearen izena ongi ikusten den leku batetan agertu behar dela eta argitaratu ostean suntsitu behar direla zehazten duen idazki batekin bidaliko dira
Lehiaketa honetako parte hartzaileek halaber, beren izena eta irudia Antolakuntzak beharrezkotzat hartzen duenetan, lehiaketa sustatzeko medio desberdinetan erabiltzea onartzen dute.
Galderak.
Helbide elektonikoa: ibrpc@aranzadi.eus.