KATEGORIAK
KATEGORIAK
OROKORRA
Markatutako basa-hegaztiak irudikatzen dituzten argazkiak.
KONTSERBAZIOA
Hegaztien eraztunketa zientifikoa kontserbazioari aplikatutako metodoa izanik, kategoria honetan helburu hau hoberen irudikatzen duen argazkia sarituko da. Honenbestez, kontserbazio proiektuen esparruan markatutako eta arriskuan dauden espezieen argazkiak baloratuko dira.
ARTISTIKOA
Kategoria honetan estetika da helburu nagusia eta hortaz, proposamenen originaltasuna baloratuko da.
PROIEKTUAK
Eraztunketa proiektu bat irudikatzen duen 3 argazki multzoa. Kasu honetan, proiektua iruditan laburbiltzen duten argazkiak (hegaztiak, arduradunak, pertsonak, emaitzak,...) jasoko dira.